XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikastaldiaren azkenengo illean gaude.

- Egun gutxi barru iritxiko da zuretzat garrantzi aundikoa izan zaigun elburu ta saio baten bukaera.

Ikastaro bat bukatzen dugu, ta ondoren urrengora igaroko zera: 5-garrenera.

- Laister, gaiñera, orain zortzi illabete elkarrekin asi genduan zer-gertaera bidea bukatuko da.

- Laister (15 egun bakar-bakarrik geratzen dira) amaitzen dituzuten zuen A-Z lanak, AZKEN-JAIALDI AUNDIAN AURKEZTUKO dituzuneak.

BAI AL DAKIZU GAUZA BAT?.

Lan-liburu au gogoratu ta bertako gauzak idatzi ditugun pertsonak, irarkolan liburu au moldetu zutenak, berau zure eskuetara, zure irakaslearen eskuetara iritxi erazi zuen pertsonak... danok!, danok!, gaur oso pozik gaude!.

BAI AL DAKIZU ZERGAITIK?.

- ONERAIÑO IRITXI ZERALAKO.

- UNE BATZUETAN, LANERAKO GOGO GUTXI IZAN (ZENDUAN) ARREN, ZURE BURUARI GEIAGO EGIN ZENIOLAKO.

- DANA ONDO EGIÑAZ JOAN ZERALAKO.

- ORRIZ ORRI, PENTSATU TA ESKATZEN ZITZAIZUNA EGITEN EKIN DIEZULAKO.

- ALAI TA POZIK LAN EGIN DUZULAKO.

- ITZ BATEAN: AURREAN JARRI IZAN ZAIZUN GUZTIARI BAI NAI DUT ESAN DIOZULAKO.

Guzti orregatik eta zure lan-idatzi onetan zeozer dugun guztion izenean: ESKERRIK ASKO!.

Eta orain, aurrera gure lanean!.

Ausnartu galdera au: Zergatik uste duzu zuk, aldikada ontan, ainbeste ta ain ondo lan egin dugula?.